Ikasketa Gelen eta Erreserba Gelaren berrirekiera
Datorren astelehenetik, ekainak 22, Koldo Mitxelena Liburutegiko Ikasketa Gelak eta Erreserba Gela berrirekiko dira ohiko ordutegiarekin (astelehenetik ostiralera 8:30etatik 20:30ak arte eta larunbatetan 8:30etatik 14:00ak arte) eta edukiera mugatuarekin.
Halaber, mailegu eta itzulketa zerbitzuak mantenduko dira, baldintza hauekin:
- Mailegatu nahi diren dokumentuak aldez aurretik erreserbatu beharko dira katalogoan bertan, telefonoz deituta (943 11 27 93) edo presentzialki.
- Itzulketak Liburutegiko barnealdeko mailegu mostradorean egingo dira.
Bestalde, liburutegien arteko mailegua eta erreprografia zerbitzua martxan jarriko dira berriz ere.
Ezin izango da Liburutegian zehar ibili dokumentuak kontsultatzen. Hortaz, ezingo dira apaletako liburuak hartu edota gainetik irakurri. Komunak itxita egongo dira.
Eraikinean sartzeko eta mugitzeko bertako arauak errespetatu beharko dira, baita ezarritako segurtasun neurriak bete ere (ezinbestekoa da maskara erabiltzea, eskuak sarreran egongo den gelarekin garbitu beharko dira eta pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da). Bestalde, sarreran dagoen pantaila batek Liburutegiaren betetze maila adieraziko du bi kolore erabiliz: berdea (Liburutegian sartu ahal da) eta gorria (erabiltzaileak itxaron beharko du beste pertsona atera arte).
Sortzen zaizuen edozein zalantza edo behar duzuen edozein informazio-eskaera argitzeko dei esazue 943 11 27 60 telefonora edo idatzi zuen galderak kmliburutegia@gipuzkoa.eus posta elektronikora.