Ikuspegiaren arrastoa. Gonzalo Sánchez. Galería Dieciséis
Gonzalo Sánchezek Galería Dieciséis arte-galeria sortu zuen 1983an eta hil arte kudeatu zuen. 2007ko udaran hil zen, ustekabean, gaixotasun azkar batek eramanda. Galeriaren bitartez artista gazte edo hasi berri asko bultzatu zituen, eta orain artista horiek eta bere lagunek omenaldi bat antolatu nahi izan diote-diogu (Gipuzkoako Foru Aldundiko arte aholkulari izan zen Arteleku irekitzekoa zen garaietan).
Erakusketak 30 artistaren lanak biltzen ditu (lau eskultura eta 26 pintura): Alfredo Álvarez Plágaro, Lorena Amorós, José Ramón Anda, Juan José Aquerreta, Amable Árias, Alfonso Ascunce, Isabel Baquedano, Marta Cárdenas, Calo Carratalá, José Miguel Corral, Eduardo Chillida, Eduardo Chillida Belzunce, Cosme Churruca, Adrián Ferreño, Clara Gangutia, Jorge Garcia, Elena Goñi, Jesús Ibáñez, Jesús Mari Lazcano, José Llanos, Andrés Nágel, Javier Pagola, David Rodríguez Caballero, Juan Carlos Savater, Rafael Satrústegui, Pedro Txillida, Javier Valverde, Rosa Valverde, Eduardo Vega de Seoane eta Ramón Zuriarrain.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28