In memoriam: 2014
2014. urtea joan zaigu, eta urtearekin batera letretako eta arteetako pertsona ospetsu ahaztezinak joan zaizkigu.
Urtarrilean, letretako munduak Juan Gelman, 2007. urteko Cervantes saria irabazi zuen olerkari argentinarra, eta bere lagun min José Emilio Pacheco mexikarra, sari hori bera bi urte geroago irabazi zuena, galdu zituen.Félix Grande olerkari espainiarrak eta gure Antxon Aguirre Sorondok ere utzi gintuzten.
Otsailean, Ana María Moix idazle katalanaren heriotza iritsi zen; Terenci Moix idazlearen arreba zen.
Martxoan, Leopoldo María Panero olerkari atsekabetuak utzi gintuen.
Apirilean joan zitzaigun Gabriel García Márquez, Cien años de soledad obraren sortzailea, eta Nobel sariduna.
Maiatzean, Mercedes Salisachs; ekainean, Ana María Matute; eta uztailean, Nadine Gordimer, 1991. urteko Nobel Sariduna, hirurak ere literaturako emakume handiak. Hil horretan bertan hil zen, oso gazte zela, Ignacio García-Valiño.
Irailean, Adelaida García Morales.
Urrian, Ramiro Pinilla, idazle bizkaitar beteranoa joan zitzaigun, 1960. urtean Nadal Saria irabazi zuena, nahiz eta idazle horri berandu samar aitortu zitzaion obraren kalitatea.
Eta abenduan, nobela beltzeko P.D. James idazle handia. Idazle horrek ixten du aurten hildako idazle handien zerrenda.
Arte Ederretan sentitu beharra dago Néstor Basterretxearen heriotza. Eskultore, margolari, zinemagile eta Gaur taldeko sortzaileetakoa izandako horrek uztailaren 12an utzi gintuen.
Argazkia: Harrieta171
{jcomments on}