Inozente!
Gaur, abenduak 28, Santu Inozenteen eguna ospatuko da

Inozente!
Gaur, abenduak 28, Santu Inozenteen eguna, erne egoteko eguna da. Txantxa nagusien eguna da. Txantxak etxean, lanean, komunikabideetan…
Halere, ospakizun honek kutsu erlijioso-historikoa du, izan ere, Nazareteko Jesus hil nahian, Herodes 1.a Handiak Belengo bi urtetik beherako haur guztien erahilketa omentzen du. Espainian, Hispanoamerikan edota Hego Euskal Herrian egutegiko data berbera duen arren, Ipar Euskal Herrian, ostera, txantxak egiteko eguna apirileko arrainena da, hilaren 1ean ospatzen dutena.
Inspira dezazun, abenturaz eta dibertimenduz beteriko familia zinema saio bat proposatzen dizugu. Horrela, txantxa batzuk egiteko animatzea espero dugu. Hori bai, txantxak graziaz, txantxa astunik ez, jasotzen duen pertsonari denbora txarra ez pasarazteko.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |