Inozoen errua
Inozoen errua (edizio osoa)
Laurent Galandon; Anlor
Harriet, 2017
Inocentes culpables (integral)
Harriet, 2017
Les innocents coupables
Bamboo, 2011-2013
Les misérables, Cool Hand Luke, Hard Times, Prison Break, Paracuellos... liburu, film eta serie ezagun ugari berriz bisitatzeko aukera ematen du istorio honek. Kultura popularretik harago, XX. mendean zehar bai gizartean disziplina nola ezartzen zen bai eta umezurtz ala haur txiroen patua ere oso modu argian azaltzen da. Izan ere, bigarren mundu-gerran landa eremuek sustrai sakonak zituzten Europako Historian. Era berean, egun pobrezia disziplinatzeko dugun "beharrak" ere lotura estua du lan honekin.
Alabaina, ez gaude istorio melenge baten aurrean; autoreak ez ditu haur hauen bizipenak gugan errukia sortzeko erabiltzen. Egoera dramatikoa da, baina laguntasunak tartea bilatzen du. Aitzitik, kontakizuna oso dinamikoa sortu du Galandonek, interes puntu askotakoa. Lau protagonista nagusiei zein sekundario sortari esker ondo banatuta. Giraka biraka dabil, ez da gordintasunean kateatzen. Komikiaren sendotasuna marrazkilariak tenkatzen du. Baina harrigarriena zera da: hau Anlor "Anne-Laure Bizot"-en lehen lana izan zen! Ez nolanahikoa, alajaina.
Labur: etxean eduki beharreko komikia.