Interesgune berria: Afganistan
Kabul talibanen eskuetan erori ostean, Afganistango egoera oso kezkagarria da. ACNURek ohartarazi du milaka pertsona lekualdatu dituztela. Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsaren (UNICEF) arabera, hiru haurretatik batek desnutrizio larria izango du aurten. EBk inguruko herrialdeetarako korridoreak irekitzeko eskatu die talibanei. Nazio Batuen Erakundeak zibilen "exekuzio sumarioak" egiten ari direla salatu du, eta Antonio Guterres idazkari nagusiak "ahots bakarrarekin hitz egiteko" eskatu dio nazioarteari, herrialde honetan giza eskubideak defendatzeko. Ildo horretan, oso kezkagarriak dira talibanen erregimenak areagotzen dituen eskubide urraketak, batez ere emakume eta neskatoen aurka.
Testuinguru horretan, gatazkaren sustraietan sakontzeko eta haren dimentsio globala ulertzeko interesa duenarentzat irakurketak dituen interesgune bat prestatu dugu.