Interesgune berriak

Azaroaren 3an ospatuko dira hauteskundeak Ameriketako Estatu Batuetan; egun hortan jakingo dugu Donald Trump presidenteak beste lau urtez boterean egotea lortuko duen ala Alderdi Demokratako hautesle den Joe Biden-ek Alderdi Errepublikarreko agintaria ordezkatuko duen.
Gertakari hau dela eta, hilabete honetako interesgune bat baino gehiago eskainiko dizkiogu herrialdearen eguneroko bizitza historikoki baldintzatzen duen erroko desparekotasunari, herritar beltzen aurkako arrazakeriari, alegia.
Honetaz gain, momentuz herrialdeko presidente den Trump-en inguruan idatzitako hainbat liburu bildu ditugu beste txoko batean, agintaldi honetan egin eta egin ez dituenak ezagutzeko.
Eta lau izkinetan gaur egungo eta iraganeko idazle interesgarri batzuk: Leila Slimani eta Delphine de Vigan frantsesak, Chimamanda Ngozi Adichie nigeriarra, Flannery O’Connor amerikarra eta aurtengo Euskadi Literatura Saria jaso berri duen Karmele Jaio gasteiztarra.