Interesguneak

Hilabete honetatik aurrera Liburutegian zehar sakabanatuta aurkituko dituzue irakurketa proposamenak eskaintzen dituzten interesguneak.
Sarrerako ate ondoko apalategian Miguel Delibes-ek idatzitako edo berari buruz idatzi diren obrak aurkezten dizkizuegu. Hilabete honetan ehun urte beteko dira bere sorterria, Gaztela, eta ehiza maite zituen Valladolideko gerraosteko idazle bikaina jaio zenetik.
Solairu nagusietako pasilloetan Joan Didion, Zadie Smith, Sylvia Plath eta Alejandra Pizarnik-en idatziak nabarmendu ditugu.
Liburutegiko liburu nobedadeak erakusten ditugun espazio parean, El Acantilado argitaletxe independienteak argitaratutakoak ezagutzera emateko asmoarekin ikusgai jarri ditugu apalategi batean. 1999an sortutako argitaletxe honek europear tradizio literarioan ezinbestekoak diren egileak biltzen ditu eta bere argitalpenek irakurketa atsegina izan dezaten ahalegin handia egiten du, irakurleoi testu mamitsuak modu erosoan irakurtzeko aukera emanez.
Azkenik, fonotekako sarreran aurtengo Zinemaldian Donostia Saria irabazi duen Viggo Mortensen aktoreak parte hartzen duen hainbat pelikula eskeintzen dizkizuegu.
Proposamen hauek guztiak zuen maileguetan lagungarri izan daitezen espero dugu eta ez izan zalantzarik zuenak ere kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbidera bidaltzen.