Interneteko ikus-entzunezkoak hizketa gai Euskarabildua jardunaldian
Ikusi eta entzun: multimedia komunikazioaren gako komunikatibo eta teknologikoak. Horixe da aurtengo jardunaldiaren izenburua. Urriaren 11n izango da, doan, Koldo Mitxelena Kulturunean, 9:00etatik 14:00etara.
Euskal Herriko adituez gain, Europakoak eta Kataluniakoak izango dira euren ponentziak azaltzen: Mélanie Bourdaa (Laboratoire Mica), Arantza del Pozo eta Igor García (Vicomtech IK4), Nora Barroso (EHU), Pablo Iglesias (La Tuerka.net), Carles Solà (Plataforma per la Llengua) eta Axier Lopez (Argia). Hitzaldiez gain, euskaraz gauzatutako esperientzia arrakastatsuak biltzen dituzten hiru bideo ikusi ahal izango dira.
Jardunaldian parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izena ematea baina aretoaren edukiera kontrolatu ahal izateko gomendagarria da. Izen-ematea www.euskarabildua.com webgunean egin behar da. Etortzerik ez duenak jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango du KMKren webgunetik.
Noiz: urriak 11 ostirala
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Webgunea: www.euskarabildua.com
Sarrera doan
Antolatzaileak: Iametza Interaktiboak, Argia eta Ametzagaiña taldea.