Interpreteak Nurenbergen 1945-1946
Erakusketa
Interpreteak Nurenbergen (1945-1946)
2015ean 70 urte bete ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Nurenbergeko prozesua hasi zenetik. Potentzia aliatuek naziek egindako krimenen arduradun nagusiak epaiketara eraman zituzteneko urteurrena momentu sinbolikoa izan zen eta askotariko hausnarketak eragin zituen.
Izan ere, aro hartan, interpreteek hainbat zailtasuni aurre egin behar izan zieten, hala nola teknikoei, linguistikoei, tematikoei eta psikologikoei. Oro har, interpreteek maiz aintzat hartzen ez den erronka hermeneutiko bat izan zuten aurrez aurre: errealitate baten kontakizunak hizkuntza batetik bestera bihurtu behar izan zituzten, errealitate horretako gizarteko talde osoak –bereziki judutarrak– fisikoki sarraskitzeaz gain, horiek historiaren liburuan zuten arrastoa ere metafisikoki ezabatu ondoren.
Erakusketako komisarioak: Jesús Baigorri Jalón, Concepción Otero Moreno, Críspulo Travieso Rodríguez.
2018ko apirilaren 10etik maiatzaren 11ra
Koldo Mitxelena liburutegiko 1. solairuan
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatak: 08:30-14:00
Igandetan eta jaiegunetan itxita
Kultura Zientifikoaren Espazioak antolatutako erakusketa
Kultur Jardueren Zerbitzua / Salamancako Unibertsitatea
Itzulpengintzako eta Dokumentazioko Fakultatearekin lankidetzan
Mahai-ingurua
Interpretazioa justizia auzitegietan
2018ko apirilaren 11n, 19:00etan.
Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan.
Jesús Baigorri, Alfaqueque ikerketa taldea, Salamancako Unibertsitatea, eta erakusketaren komisarioa; Gemma Varona, EHUko biktimologiako irakaslea; Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiko presidentea; Lurdes Auzmendi, EHUko interpretazio irakaslea.
Hizpide izango dute, besteak beste, zer nolako egoera bizi duten gaur egun interpreteek Espainiako justizia auzitegietan, eta zenbaterainoko garrantzia duen biktimentzat auzitegietan prozesuan alde interesdun guztiek –biktimek barne– azaldutakoa zehaztasunez eta zorroztasunez helarazteko gai diren pertsonak izateak.
Orobat aipagai izango dute Nurenbergen baliatu zen aldibereko interpretazioak zer nolako garrantzia izan zuen interpreteei dagozkien lau alderditan, hala nola diskurtsoaren analisia, kontu etikoak, aurrerapen teknikoak eta interpreteen soziologiari lotutako zenbait adibide. Beraz, interpreteen jardunari begiratuko diote, eta gaurkotasuna emango diote justizia administrazioaren barruan oraindik ere konpondu gabe dagoen arlo bati.