Iparraldea bertan
Iparraldea bertan
Iparraldea bertan zikloaren XX. edizioan, euskal kultura eta historia lau haizetara zabaltzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura-eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako. 2021eko martxoko lau proposamenetan musikaz, narrazioez eta zinemaz gozatu ahal izango duzue.
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus
Martxoak 4, osteguna, 19:00etan (euskara)
Gurashow
Bost kideetaz osatu Gurashow taldetik etortzen dira Philippe Albor, Maider Cigarroa, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu.Talde hortan emaiten dituzten kantu batzu emanen dituzte, bainan nagusiki, hirukoteak, bakotxak bere kantu unibertsotik atera kantuak eskainiko dituzte, bakarrik, bikoteka edo hiruek elgarrekin, izan kantu herrikoi, euskal poetenak edo berdin sorkuntzak…Helburua dute kantua eta musikaren partekatzea, denen plazerrarentzat.
Martxoak 11, osteguna, 19:00etan (euskara)
Euskal ipuinak: Eleka konpainia
Eleka konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea bi artista horien tirriak elgarretaraziz. Funtsean, berak zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu. Ikusiz alor horretan eskaintza eskasa zela, bi artistek sail horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten. Frango laster mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten. 2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena.2020ean, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien 15 ipuinez osatua da.
Kondalari & musikariak: Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray.
Martxoak 18, osteguna, 19:00etan (euskara)
Libertatea, Lur Olaizola Lizarralderen laburmetraia
Eleketa, ahozko oroimenakerakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Gaualdi hau Libertatea laburmetraia deskubritzeko eta egilearekin, Lur Olaizola Lizarralde, trukatzeko parada izanen da. Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu.Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da. Proiekzioa aitzin, Terexa Lekumberrik Eleketa aurkeztuko du, EKE-k eramaten duen programa, ahozko oroimenaren biltzeko.
Martxoak 25, osteguna, 19:00etan (euskara)
Lauburu taldea
Ttipi ttipitik elgar ezagutzen duten kantariz osatua da Lauburu taldea. Aldude Urepelen sortuak, betidanik kantuz ari izan dira: familian, eskolan, lagun artean… Lauak Iguzki Lore haur koroan ibilirik, Perruketak taldea osatu zuten eta Jo Maris lagun, Zuretako izeneko CD bat grabatu. Gaur egun Lauburu osatzen dute Katy, Nathalie, Paxkalin, Véronique eta Yvette-k. Hauekin hor dugu ere Maitena Monaco Baigorriara. Bakarlari gisa ari da. Kantu txapelketaren irabazle izan da. Errepertorioa, euskal kantu garaikidean (Xalbador, Lete, Berzaitz, Lurdes Iriondo…) hala kantutegi herrikoian hazten dira. Bi edo hiru bozetan berek moldatzen dituzte, gitarra lagun ezti eztia kantatzeko gogo belarrien gozagarri.
Kantari eta musikariak: Katy Bidart, Paxkalin Aire, Nathalie Etchegaray, Yvette Oçafrain, eta Mikel Erramouspé.
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian