Iparraldea Bertan 10 urtez
“Haizea dator iparraldetik…”
kantatzen zuen jadanik gurekin ez dagoen poetak. Hala ere, oraindik, haizea badatorkigu eta 10 urte hauetan, urtero urtero, Ipar Euskal Herrian sortzen den kultura anitzari leku bat eman diogu. Euskal Kultur erakundearen eskutik, abeslariak, musikariak, kontalariak, antzerkilariak eta hizlariak izan ditugu gure artean, mugaz bestaldeko herrien eta herritarren izaera eta historia dastatu eta ikasteko aukera ezin hobea eskaini digutenak. Erakunde horretatik proposamen sutsuak eta ederrak jaso ditugu eta horregatik gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu, bereziki Daniel Landart-i, urte hauetan berarengandik heldu zaizkigun aholku eta ekoizpen guztiengatik.
Mila esker eta anitz urtez!
EGITARAUA:
- Martxoak 2:
Kantaldia: «Attuli, kantuz-kantu»
Kantariak: Jean-Noël Pinque, Jean-Pierre Luro, Lucien Joa, Jean-Marie Haritchabalet
Aurkezlea: Patrick Queheille
- Martxoak 9:
Mintzaldia: «Aberri txiki, Aberri handi»
Hizlaria: Peio Etcheverry-Ainchart
- Martxoak 16:
Kontzertua: Kalakan
Kantariak: Thierry Biscary, Paxkal Indo, Jamixel Bereau
- Martxoak 23:
Hitzaldia umoretsua, estreinaldia
«Bidasoa, biga so!
Irri Iparrak eta Hego Erak»
Kike Amonarriz eta Pantzo Irigarai
- Martxoak 30:
Ipuinaldia, estreinaldia: «Biribilketa, luma beltza»
Kontalaria: Koldo Amestoy