"Iparraldea Bertan" martxoko aurreneko ekitaldia
Martxoaren 6an, 19:00etan
"Iparraldea Bertan" martxoko aurreneko ekitaldia
Martxoan Iparraldea bertan zikloko hiru topaketa izango ditugu. Lehenengoan, asteazkenean, hilak 6, nerabeentzako Haize leizean eleberriaz arituko gara, Elise Dilet eta Antton Hariñordokik idatzia eta Ainize Butrónk ilustratua.
Obraz zeozer komentatu beharko bagenu, esan genezake istorioa Haize nerabe bakartian oinarritzen dela. Amarekin bizi da baina azken hau zainetarik eri da. Musikan trebe da Haize eta etxetik urrun den musika eskola famatu batean sartzeko proposamena heldu zaio: hautu bat egin behar du, ezezagunera jauzi erraldoia egin, ala bere egunerokotasunean egon, amaren ondoan. Behin, kolegioarekin, Izturitzeko leizeetara doa bisita baten egitera eta han Madelaine aroko neska gazte baten baitan gorpuztuko da.
Elise Dilet, Biarritzekoa, 1971n jaioa, dokumentalista da IKAS pedagogia zerbitzuan. Haren ibilbide profesional anitzak bi ardatz nagusi ditu: hezkuntza eta idazketa. Haize leizean haren hirugarren euskarazko eleberria da.
Antton Hariñordoki Bankan jaioa da (1970), itzultzaile profesionala da eta, Elise Diletekin batera, hiru eleberri idatzi ditu: Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua (IKAS, 2020), Intza eta Tomas, Laminaren iturria (IKAS, 2023) eta Haize leizean (ELKAR, 2023).
Ainize Butrón Arana Baionan jaioa da, 1974an. Arte eskola eginik, gaztetan, Baionako arte eskolan lehenik eta Bordelen ondotik, lanbidez kazetari da orain. Horrekin batera, tindatzen du, betidanik.
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako zikloa da hau, Euskal Kultur Erakundearen (EKE) laguntzarekin. Saio guztiak 19:00etan izango dira KMKko Ekitaldi Aretoan, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan, eta euskaraz izango dira.