Iparraldea garatuz
Aurtengo Iparraldea bertan!-eko azken ekitaldia gisa, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaz arituko gara.
Garapen Kontseilua zergatik sortu zen eta azken hamabost urte hauetan nolako gogoetak eta ikerketak daramatzan gaingiroiki aipatu ondoren, hiru gai nagusi izango dira Kontseiluko zuzendaria den Battitta Boloquy eta Franck Dolosor kazetariaren arteko mintzaldian:
- Euskararen lekua lurralde proiektuan
- Mugazgaindiko harremanak
- Lurralde antolaketa (hirigintza, garraioak,...)
Iparraldeko arazoak eta itxaropenak hobeki ezagutzeko parada ezinago egokia!