Iparraldeko talendu berriak
Begiz begi eta Izarra taldeak KOLDO MITXELENA Kulturunean, hilaren 14an izango diren talendu berriak dira. Ohizko denez, arratsaldeko zazpi t'erdietan.
Begiz begi taldea, Patxi Amulet (ahotsak eta gitarra) eta Xabi Etcheverry (bibolina) gazteek osatzen dute. Gaur egun seinakako formula batearn ari bardira ere, binaka hasi ziren elgarrekin jotzen. Bikoteak, Iparraldeko hainbat gasteszena eta lehiaketetan parte hartu du. Talendu berriei iekia den gaualdi hortan nagusiki haien konposaketak entzunen baditugu ere, zonbait ohiko kantu entzuteko parada izanen da.
Izarrak taldea, Sophie Oteiza, Emmanuelle Luro, Céline Bidart eta Kattin Inchauspe aldudarrek osatzen dute. Emazte gazte laukote horrek, bere bidea 2004ko Baxe Nabarreko kantu txapelketan hasi zuen. Niko Etxart, Anje Duhalde, Joseba Tapia edo/ta Oskorri bezelako taldeen lehen zatiak egin dituzte. 2008an "Biziari So" diskoa eta 4 tituluko beste lan bat kaleratu ondoren, haien hirugarren diskoa prestatzen ari dira. Gaualdi honentzat, Peio Chauvin, Maurice Anocibar eta Xan Errotabehere musikariek lagunduko dituzte.