Ipurbeltz osatuz
Dohaintza bat jaso berri dugu Komikigunean. Garrantzitsua gure euskal komiki bilduma historikoa osatze aldera. Arantxa Zabalak Ipurbeltz aldizkariaren lehen 133 zenbakiak ekarri dizkigu.
Ipurbeltz 1977 eta 2008 urte bitartean Ereinek argitaratu zuen euskarazko komiki aldizkaria da. Partaideen artean, Anjel Lertxundi, Julen Lizundia, Antton Olariaga, Jon Zabaleta, Miguel Berzosa edota Juan Luis Landa aurkitu ditzakegu. Guztira 362 zenbaki kaleratu ziren.
.