Iraganeko zikloak gogoratuz. 1969-2019. Ekaingo aurkikuntzaren 50. urteurrena
Koldo Mitxelena Kulturuneak etxe honetan egindako zikloen berrikuspena egitea proposatzen dizue, "1969-2019. Ekaingo aurkikuntzaren 50. urteurrena" zikloan egindako hitzaldi batzuen bideoak ikus ditzakezue.
Ekaingo haitzuloa Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, bereziki arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa diren Zaldi-multzoen pinturengatik. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke bertan. Honengatik, 2008an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen, Erlaitz Kantabriarreko labarartearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. 2019ko ekainaren 8an 50 urte betetzen dira Ekain aurkitu zenetik.
Nola aldatzen diren gauzak! Gipuzkoako Paleolitoa, 35 urteetako jarduera arkeologikoaren ondoren.
Hizlaria: Alvaro Arrizabalaga, UPV/EHU - Aranzadi
Goi-Azken Magdalen-aldi Azil-aldi trantsizioa Kantauriar erlaitzean
Hizlaria: Daniel Ruiz-Gonzalez, UPV/EHU - Aranzadi
Entorno a Ekain: nuevos descubrimientos e investigaciones sobre el arte paleolítico en Euskal Herria
Hizlaria: Diego Garate Maidagan, IIPC.