Iraganeko zikloak gogoratuz. Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Koldo Mitxelena Kulturuneak etxe honetan egindako ekitaldien berrikuspena egitea proposatzen dizue, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloan egindako hitzaldi batzuen bideoak ikus ditzakezue esteka honetan.
“La piratería en el Atlántico en la Antigüedad Tardía”
Bidelapurreria, pirateria, etengabe eta modu iraunkorrean gertatzen zen fenomenoa izan zen erromatar munduan, bai Mediterraneoan, bai Atlantikoan, eta haren garrantziak eta arriskugarritasunak gora egin zuten Antzinate Berantiarrean zehar. Hitzaldi honetan gertaraki horri buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko da, Hispaniako probintzian izan zituen ondorioei arreta berezia eskainiz.
David Alvarez, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorea da. Estatu mailako eta nazioarteko ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du, eta hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, "El reino pirata de los vandalos" -Sevillako Unibertsitatea, 2016- edo "Panem et circenses. Una historia de Roma a través del circo” -Alianza, 2018-. Caracako -Driebes, Guadalajara- hiri erromatarra aurkitu zuen ikerketa taldeko kidea da.
Egun guztien ahotan dago jasaten ari garen klimaren aldaketaren (berotze globala) nondik norakoak. Aldaketa klimatikoak nola eragingo digun jakiteko ezinbestekoa da aurretik pairatutakoak ikertu eta ezagutzea, haien eragin eta ondorioak zeintzuk izan ziren eta gizakiok nola egin genien aurre jakitea. Horretarako informazio paleolimatikoa gordetzen duten erregistro sedimentarioak aurkitu eta ikertu behar dira, ikus dezagun beraz zer dioten Euskal Herria inguruan topatu ditugunak azken 2000 urteetarako.
Eneko Iriarte, Geologian Doktorea da -UPV/EHU, 2004-. Gaur egun Burgoseko Unibertsitatean Giza Eboluzioaren inguruko masterrean irakaslea eta Kuaternarioko geologia moduloaren koordinatzailea da. Ikerketa eta irakaskuntza lanetan Euskal Herriko Unibertsitatean (1999-2006), Kantabriako Unibertsitatean (2006-2009) eta CSIC-ean (2009-2011) aritu zen aurretik.
“Lazkaotarrak: Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere-oinarriak”
Lazkaotarren leinua aski ezaguna da euskal Behe Erdi Aroaren testuinguruan, batez ere, oinaztarren buru gisa bando-gerretan nabarmenki parte hartu izanagatik. Hala ere, beraien boterearen oinarriak ez dira horrenbestean jorratu: elizen gaineko patronatuak, mendi eta sarobeen kontrola, burdinola eta erroten jabegoa, zerbitzu militarrak, eta abar. Esparru hauek guztiak garaiko euskal leinuen izaera ulertzeko ezinbestekoak dira, eta Lazkaotarren kasua, adibide aproposa.
Mikel Bengoa(Oñati, 1992). UPV/EHUn Historiako gradua (2015) eta Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, gizartea eta kultura izeneko masterra (2017) burutu nituen. 2018tik nire doktorego tesia burutzen ari naiz José Ramón Díaz de Durana irakaslearen (UPV/EHU) gidaritzapean eta UPV/EHUren beka baten laguntzaz.
“Los afrancesados guipuzcoanos. ¿Vascos al servicio de Napoleón?”
1807az geroztik, Frantziako armadak okupatu zuen Gipuzkoa eta, 1810etik aurrera, hiru euskal probintziak Napoleonen inperioaren barruan integratuta gelditu ziren, Donostiako 1813ko setio unera arte. Sei urte luze horietan, gipuzkoarrek egoera oso zaila bizi izan zuten, garestitasuna, indarkeria eta borrokak ohikoak baitziren, eta, egoera horretan, erresistentziaz gain, lankidetza gertaera ugari ere izan ziren okupatzailearekin. Ze eragin izan zuen anexio frantziarrak euskal probintzietan?, zeintzuk izan ziren tropa napoleonikoen kolaboratzaile?, zeintzuk osatu zuten euskal administrazio berria?, nolako ezaugarri sozialak zituzten?, borondatezko laguntza izan al zen?, zer gertatu zen beraiekin frantziarrek alde egin zutenean?.
Hizlaria: Javier Esteban Ochoa de Eribe ikertzaile aurre-doktoratua da Euskal Herriko Unibertsitatean. XVIII. eta XIX. mendeen artean euskal gizarteak izan zituen aldaketak aztertu ditu, eta bere doktoretza tesiaren aztergaia garai hartan euskeraz egindako inprimakien azterketa soziala izan zen. Gaur egun, Bonaparteren administrazioari lagundu zioten euskaldunei buruzko ikerketak egiten ari da .
https://ehu.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribe
“Historia (y memoria) del antifranquismo vasco (1960-1977). El caso de Gipuzkoa”
Joan zen mendeko hirurogeiko hamarkardan Euskal Herriak eraldaketa sozial handiak izan zituen. 1959. urtean martxan jarritako Ekonomia Egonkortzeko Planak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Euskal Herrira: milaka eta milaka etorkin iritsi ziren; arazo asko sortu ziren etxebizitzaren inguruan; lan gatazka berriak azaldu ziren; ETA sortu zen 1958an; Frankoren kontra aritu zen belaunaldiaren erreleboa egon zen; Agirre lehendakariaren heriotza gertatu zen; eta elkarte berriak sortu ziren sindikatuen esparruan, CCOO besteak beste. Hala ere, urte haien inguruko memoria lausotuta gelditu da iraganaren eta garai hartan izan ziren borroken ikuspegi jakin batengatik.
Hizlaria: José Antonio Pérez Pérez (Santoña, 1965) Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktoretzako aparteko saria jaso zuen (2002). Aditua da Frankoren garaiko lan munduaren azterketan, baina generoaren historiaren, indarkeria politikoaren eta terrorismoaren gaiak ere aztertu ditu; lan horien ondorioz, Los años del Acero (2001), eta Los espejos de la Memoria (2004) argitaratu ditu, eta Construyendo memorias obraren argitalpenean parte hartu du. Relatos para Euskadi después del terrorismo (2013), El peso de la identidad. Mitos y ritos de la historia vasca (2015), eta Euskadi, 1960-2011. Dictadura, transición y democracia (2017).