Iraganeko zikloak gogoratuz. Hamarkada miresgarria (1717-1728)

Koldo Mitxelena Kulturuneak egindako zikloen berrikuspena egitea proposatzen dizue, "Hamarkada miresgarria (1717-1728)" zikloan egindako hitzaldi batzuen bideoak ikus ditzakezue oraingo honetan.
La reforma de la administración de los recursos navales de Gipuzkoa a principios del siglo XVIII
Aduanen aldaketa itsasora (1727-1723), 1718ko Matxinada, 1719ko inbasioa eta 1727ko Kapitulazioaren sinatzea, Koroa eta Probintziaren artean, ulertzeko probintziako mandatariek, batik bat, itsas ekonomian interesak zituzten negozio gizon nagusiek, hartutako zenbait erabakiak baloratu behar dira. Ekimen horiek, batzuetan Koroak sartu nahi zituen erreformen alde eta bestetan kontra agertu ziren, baina azkenean egindako erreformak zein sortutako gatazkek beren alde jartzen lortu zuten.
Hizlaria: Xabier Alberdi Lonbide (Albaola / Itsas Museoa)
La matxinada de 1718 y su trasfondo socioeconómico
1718ko Matxinadak gutxitan aztertu den oinarri ekonomikoa dauka, matxinoak noblezia tradizionalaren, Bilboko handizkako merkataritza partaideen eta lurraldearen gobernura lotuta zeuden landako elitearen aurka jardun baitziren. 1631-1634 bitarteko Gatzaren Matxinadari 1766ko Gari Matxinada edota 1804ko Zamakoladara baino lotuta dagoen 1718ko Matxinadaren hazia Ondorengotza Gerraren zehar sortutako tabakoaren kontrabandoari lotutako merkatari eta landa oligarkiaren arteko aurkakoek elikatu zuten, Bizkaiko erakundeen sinesgarritasuna ahulduz. Kontrabandoa menperatuz gero, Bilboko merkatariak oinperatuko zituzten, baina Foruen defentsa eta bake soziala ahultzearentruke.
Hizlaria: Xabier Lamikiz Gorostiaga (UPV/EHU)
Los discursos de frontera en la matxinada de 1718 y en la invasión de 1719
Elkarlotuak egoteaz gainera, 1718ko Matxinadak eta 1719ko Lauko Aliantzaren Gipuzkoako inbasioak diskurtso berdina izan zuten oinarri. Bietan, oro har Frantziarren aurka, mugaren defentsaren truke lortutako Gipuzkoaren foruak eta pribiligeioak egon ziren jokoan. XVIII. mendean muga diskurtsoa apurtzen eta zalantzan jartzen hasi zen, binomioaren alde bat porrot egiten hasi baitzen: defentsarena. Hitzaldi honek muga diskurtsoek nola eragin zuten gertakarietan eta gertakariek nola baldintzatu zituzten diskurtsoak ikustea du helburu.
Hizlaria: Álvaro Aragón Ruano (UPV/EHU)
La guerra de la cuádruple alianza y la invasión de Gipuzkoa, 1717-1719
1717an Felipe V.aren gobernuak Utrecht-en hartutako neurrien aurkako errebisionismoa berpiztu zuen. Italiako hegoalderantz bidalitako espedizioei erantzunez Lauko Aliantza sortu zuten Austriak, Frantziak, Herberetako Errepublikak eta Britain Handiak. Gerraren ondorioetako bat 1719an Espainiako iparraldeko zenbait probintzien inbasioa izan zen. Hondarribia ekainaren 16an eta Gipuzkoa osoa abuztuaren 18an errenditu ziren; egun horretan Donostiak ejertzito indabitzailearen burua zen Berwick-eko dukeari ireki zizkion bere ateak. Gerra garai berrien eta XVIII. mendetik aurrera nola garatuko zen islada izan zen. Gipuzkoako antolaketa militarraren bukaeraren hastapena izan zen. Espainiar zein Europear testuinguruko Argien Mendearen hasierako gerraren nondik norakoak aztertuko dituhitzaldiak.
Hizlaria: Agustín González Enciso (Nafarroako Unibertsitatea)
1718ko altxamenduak, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1719ko inbasioak negoziazio prozesu luze bati eman zioten hasiera Gortean. Negozioazio horrek 1727ko kapituluaren edo hitzarmenaren sinadura eta (1728/09/25) Karakasko Konpainiaren sortzea ekarri zituen. Gortean zegoen euskal lobby-a, Kantabriako Hiru Probintzien Kongragazioaren bidez (1713-1715), ardura handiarekin aritu zen, lehenbizi, Errege Ogasunaren Idazkaritza eta Superintendentziarekin hitzarmen bat lortzeko, eta, bigarren, XVIII. mendeko laurogeigarren hamarkadara arte iraungo zuen merkataritza konpainia pribillegiatu bat eskuratzeko.
Hizlaria: Alberto Angulo Morales (UPV/EHU)