Iraganeko zikloak gogoratuz. Iparraldea bertan

Koldo Mitxelena Kulturuneak etxe honetan egindako zikloen berrikuspena egitea proposatzen dizue. "Iparraldea bertan" zikloan egindako kontzertu batzuen bideoak ikus ditzakezue.
Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak (Unplugged)
Antton Larrandaburu: ahotsa, gitarra, Antton Araspin: gitarra Benjamin, Labaka: baxua, Miguel Etxeberri: bateria
“Gaztelondon zer berri“
Mixel Etxekopar: musika, kantua, Dominika Rekalt: testua, botza, musika, Pierre Vissler: soinu grabaketak, musika, Jean-Christian Galtxetaburu: esku soinua, perkusioa
Mattin Lerissa
Mixel Ducau: saxofoia eta gitarra, Pat Tetevuide: gitarra, Sebastien Desgrans: eskusoinua, Jokin Irungarai: perkusioak, Xabi Etxeberri: arrabita eta Matthieu Haramboure: gitarra apala.
CAUBET gogoan : Jean-Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt, Juan Mari Beltran
Hirukote honek Caubeten omenez prestatu « CAUBET gogoan » deitu emanaldi hau hiru osagai ditu : Titikaren narrazio poetikoa, Jean Mixelen kantatzeko maisutasuna eta Beltranen txanbela, alboka eta xirolarruaren joaldiak.
“Oroitzen naizeno” Irakurketa musikatua-Maddi Zubeldia eta Bernadette Iratzoki-Luro
Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena? Non dago pertsona egoera zatikatu horretan?
Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua da hemen aurkeztuko duguna. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoeta sinpleak egiten ditu, orainean kokatua da, memoria galtzen ari baita.
Bigarren pertsonaia bere memoria da, joan-jinean ariko dena, emaztea hitzik gabe gelditzerakoan ordezkatzeraino.
Bideoa: Agurtzane Andueza
Jon Itçaina
Bidaiariaren gogoetak eta sendimenduak euskaraz adierazten ditu, Brasileko erritmo bizi eta moldaketa aberats batzurekin. Itsasuko dantzari eta txistulariak elkarrizketa mestizo bat sortzen du Itsasoaren eta muga guzien gainetik.
Mathieu Bordenave: gitarra, Patrick Calvet: perkusioak, Christophe Juste “Kutx”: txistua eta flauta