Iraganeko zikloak gogoratuz. Ondarea orain

Hamar urte eskaseko epean, Gipuzkoan historiaurreko labar artea duten bi haitzulo baino ez ezagutzetik (Ekain eta Altxerri) lagina ia-ia dozena bat haitzulotara zabaltzera iritsi gara.Aurkikuntza berri gehienen kasuan, irudi grabatu edo pintatu gutxi batzuk besterik ez dira. Alabaina Aizpitarten irudikapen kopuruak, horien kalitateak eta euskarri aniztasunak aukera ematen dute aurkikuntza hori artepaleolitiko franko-kantauriarreko multzorik garrantzitsuenen pare jartzeko.DiegoGaratek, ikerkuntzen arduradunak, lehenaldiz aurkeztuko ditu egun martxan diren azterketen emaitzak.

Tximista batek Zestoako elizaren kupula suntsitu zuen. Horren berreraikuntzak aukera ematen digu harrizko egituren munduan, ezaugarri eta funtzionamenduan murgiltzeko. Aldiberean, kupula horren berreraikitze lan interesgarriak segitu duen prozesua ezagutuko dugu.


Bidriogileak gremioka banatzen diren talde berezia dira. Beraien abizen frantsesak, italiarrak, suitzarrak edo alemanak fabrikak egon ziren lekuetan errepikatzen dira. Emigranteak baino gehiago, munduko hiritarrak ziren. Fabrika hauek XIX. mendeko lehen erdialdean agertu ziren. Ontziak behar ziren, eta portu guztietan herriko enpresariek bidriogileak kontratatu zituzten. Ondarretan ere, Brunet anaiek “Miquelete” izeneko sagardoarentzat botilak egiten zituzten. 10 urte bete aurretik itxi zuten, “bertako langileak formatzea ezinezko zelako”, bidriogileek euren familiakoei soilik irakasten baitzizkieten teknika hauek.
Ingeniaritza erromatarra, Gidoia, zuzendaritza eta produkzioa: José Antonio Muñiz. Digivisión. 2018. 50 min
Inperio erromatarrak akueduktuen eraikuntzaren arloan lortutako aurrerapen teknologikoei buruzko dokumentala. Erromatarrek helburu garbia zutela bere hirietara kalitate oneneko nahi beste ur eramatea, ingeniariek neurriz harrigarriak zein miresgarriak ziren akueduktuak kalkulatu eta diseinatu behar izan zituzten. Inperioa hazi eta hiri kopurua handitu ahala, obra horiek neurri itzelak hartu zituzten, egungo ingeniari onenak berak ere harri eta zur uzteko modukoak. Aurkezleak: José Antonio Muñiz, Mertxe Urteaga.
La iconografía musical: herramienta para conocer el patrimonio, Enrique Galdeano
Ikonografia musikala diziplina nahiko berria da eta, instrumentuen irudi zaharren bidez, musika eta antzinako ohiturak ikertzen ditu. Hitzaldian aurkeztuko dira gure inguruan ongien ezagutzen diren Erdi Aroko instrumentuak eta, horien bidez, garai haietako soinu eta melodiak erreproduzituko dira.
¿A qué nos referimos cuando hablamos de paisaje cultural? Carmen Caro Jauregialzo
Kultur paisaiez ari garenean herriek euren artean eta inguruarekin eduki duten harreman luze eta estuen adierazpenaz ari gara. UNESCOK, 1992. urtean egin zuen mundu konbentzioan, ondare ondasun gisa aitortu zituen eta babestu beharrekotzat jo zituen. Gaur egun munduko eskualde desberdinetako 102 paisaia adierazgarri daude Mundu Ondarearen Zerrendan. Gai horren inguruko hainbat xehetasun emango dira hitzaldian.
Baserrien jatorri historikoetan gero eta atzerago, Josué Susperregi, Ibon Telleria
2017ko edizioan ezagutzera eman ziren baserrien ikerketetan egindako datazio dendrokronologikoei esker lortu ziren ekarpen berri izugarriak.Duela urtebete eman zen jakitera baserri batzuetan XV. mendearen erdialdeko kronologiak lortu zirela eta litekeena zela, ikerketak aurrera zihoazen heinean, data horiek atzeratzen joatea.Aurreikuspen hori errealitate bihurtu da eta, oraingoan, aurkikuntza berriak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu.