Iraganeko zikloak gogoratuz.Psikoanalisia, emakumeak, sexualitatea, gerra

"Identidades sexuales. El ser y el género"
Psikoanalisia eta emakumeen auzia. Nolako oinazeak pairatzen dituzte emakumeek? Sexu identitateei buruzko galderei Freud-ek egindako aurkikuntzak eta Lacan-ek egindako ekarpenak. Izakia eta generoa. Emakumeak bistaratzeak haien oinazearen arrazoia konpontzen du?
"El inconsciente y la sexualidad"
Sexua, generoa eta sexualitatea. Freuden aurkikuntzek erakutsi zuten giza sexualitatea eta biologia independenteak zirela; begien bistan geratu zen animaliekiko zegoen aldea, horientzat instintuari jaramon egitea bide segurua baita dituzten beharrak asetzeko. Gizakia, aldiz, hizkuntzaren gatibu da, eta hainbat bidegurutze gainditu behar izaten ditu bere barnean trauma, argitu gabeko enigma edo agindu ulertezin gisa bizi duen sexualitateari irtenbide bat eman ahal izateko. Zer desberdintasun aurkitu zituen psikoanalisiak gizonen eta emakumeen artean? Zer ekarpen egin zion Lacanek sexualitate femeninoaren ikuskerari?
"El estallido del género y sus consecuencias"
Sexua, generoa eta sexualitatea. Gaur egun, transexualitate eta transgenero gaiak eta queer generoaren zabalkundeak garrantzia politiko handia hartu dute. Hainbat herrialdetan, zuzenbideak aintzat hartu ditu genero neutroaren inskripzioa eta sexu aldaketa. Aldi berean, unibertsitate ikasketak areagotzen ari dira, eta mediku arreta eskaintzeko «genero unitateak» jartzen dira martxan. Zer eskaintzen dio psikoanalisiaren klinikak generoa pluralago egitearen eztabaidari? Nola egiten zaio aurre ikuspegi honetatik genero indarkeriari?
Saihestezinak al dira gerrak? Zeri erantzuten diote indibiduoaren indarkeriak eta ankerkeriak? Zibilizazioaren eragina giza portaeran. Arreta psikoanalitikoa gerra eta larrialdi egoeratan. "Bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako", onargarria al da?
Gerra: norberaren heriotza eta besteena. Memoria eta transmisioa. Gerraren esperientzia subjetiboak eta ezin esanezkoa dena. Traumaren eta historiaren ikusmolde psikoanalitikoa. Inkontizentearen bidea gerraren arazoaren aurrean.
"Lecciones psicoanalíticas sobre la guerra, III"
Hil-irrika: kontzeptu freudianoa. Zer erakusten du gerrak politikari buruz? Zergatik mespretzatzen, gorrotatzen eta gaitzesten dute elkar herri eta nazioek, bakealdian egonda ere?