Irailak 26, Hizkuntzen Europako Eguna
Egun honen helburua Europaren ezaugarri diren askotariko hizkuntzen inguruan sentsibilizatzea, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea eta adin guztietako pertsonak hizkuntzak ikastera animatzea da
Irailak 26, Hizkuntzen Europako Eguna
KMK Liburutegiak hizkuntzen autoikaskuntzarako atal bat du, hizkuntza ugari irakasteko metodoak eta materialak biltzen dituena: euskara, txinera, gaztelania, ingelesa, katalana, frantsesa, alemana, portugesa, arabiera, japoniera eta beste asko.
Hizkuntza berri bat ikasi edo ezagutzen dituzunen maila hobetu nahi baduzu, katalogora sartu eta gaiaren araberako hizkuntza bilatu besterik ez duzu egin behar. Beraz, animatu eta ikasi!
Katalogo osoa eta mailegu-zerbitzua Errege-erregina Katolikoen kalean, 16an, (Donostia) eskuragarri.