Iraileko bideo nobedadeak

Hona hemen abuztuan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Ikusi ditzakezu, besteak beste, “La muerte de Stalin” izeneko filma, non Armando Lannuccik, Josef Stalinen heriotza eta hiletaren aurretik gertatu ziren balizko ekintzak berregiterakoan, satira, umorea eta iraina uztartzen dituen. Edo Guðmundur Arnar Guðmundsson “Heartstone, corazones de piedra” izeneko drama, Islandiako iparraldeko bi mutilen harreman berezia kontatzen diguna. Ohiko harreman batean hasten den istorioa egoera korapilatsu batean bilakatzen da, izan ere, horietako batek, Christianek, bestearenganako sentimenduak garatzen baititu…