Iraileko bideo nobedadeak
Hona hemen abuztuan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Dolores Redondok idatzitako Baztango trilogiaren lehenengo nobelaren filmaren egokitzapena ikus dezakezu. El guardián invisible Fernando González Molina zuzendari iruñatarrak zuzendu zuen eta 2017an estreinatu da. Edo El editor de libros, Max Perkins-en garaiko kronika bat. Liburu argitaratzaile honek, miretsiena munduan, joan zen mendeko idazle ospetsuenak aurkeztu zituen, amerikar literatura asaldatuz.