Iraileko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Iraileko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Simon Chivrier-en “Foto por privado”. Prekaritateak eta prostituzioak harrapatuta bizi den gazte batek Peter Hujarren argazki baten inguruko ikerketa hasiko du, irudi horrek jakin-mina piztu baitio. Bere bilaketak laurogeiko hamarkadako New Yorkeko giro artistikora eta HIESaren epidemiaren historiara eramango du.
“Carl el mazmorrero” Matt Dinniman-en lanean Carl, kostazain beteranoa, eta Dónut printzesa, bere neska-lagun ohiaren katemea, munduaren amaieran bizirik irauten saiatuko dira; edo hurrengo mailara igarotzen, tranpaz betetako eta bideojoko bat merezi duen lurpeko espetxe batean daudelarik. Mazmorra hau, egia esan, galaxia osoan zehar ikusleak biltzen dituen reality show baten platoa besterik ez da.
Satu Rämö-k idatzitako “Huellas en los fiordos” eleberrian gizon bat hilda agertuko da, eztarria moztuta, eta bere gorpua ia froga guztiak suntsitzen dituen elur-jausi baten azpian lurperatuta geratu da. Hildur inspektorea eta bere lankide berria, Jakob bekadun finlandiarra, krimena ikertzen ari direla, hariari tiraka, komunitatearen sekretu ezkutuak argitara ateratzen hasiko dira, hiltzailea nor izan den jakin arte.
“La reina que surgió del frío” S. J. Bennetten eleberriak, 1961. urtera garamatza. Italiara Estatu-bisita egiteko errege-trenez doala, lekuko ez oso fidagarri batek treneko leihotik hilketa bat ikusi duela esango du. Joan McGrawen laguntzaz, erreginak kasua ikertuko du, eta ikerketak errege-trenaren konpartimentuetatik Veneziako ubideetara eramango ditu, intriga diplomatikoen eta Gerra Hotzeko sekretuen artean ibiliko da eleberria.
Juan Luis Zabalaren “Agerre” nobelan lehen pertsonan idatzitako kontakizunak, familia, kulpa eta oroimenaren arteko loturak aztertzen ditu, aita-alaben arteko distantzia, iragan politikoa eta zauri kolektiboak uztartuz. Oroitzapenen eta denboran zeharreko jauzien bidez, pertsonaien barne-gatazkak eta harreman konplexuak erakusten ditu, oroimenari eta erruari buruzko galdera sakonak planteatuz.
Aitor Oñate-ren “Robinen neba-arrebak” eleberrian Nagore Saminaga polizia ohiak Galindoko araztegian gertatutako heriotza susmagarria ikertzea erabakiko du, inork kasuarekin jarraitu nahi ez badu ere. Ikerketak ingurumenaren aldeko anarkistak, pertsonaia misteriotsuak eta gazte zaurgarriak biltzen dituen trama bizkor eta konplexu batean murgilduko gaitu.
KOMIKIAK
“Respira” Àurea Muñoz Pérez eta Judit Crehueten eleberri grafikoan Lis aurkeztuko digu, aspaldidanik bere burua galdu duela sentitzen duen protagonista gaztea. Horregatik, uda amonaren etxean igarotzea erabakiko du, inork ezagutzen ez duen arrantzale-herri lasai batean. Han, minetik aldentzen, gertatzen zaiona ulertzen eta bere buruarekin berriro topo egiten saiatuko da. Antsietateari, osasun emozionalari eta gelditzen eta arnasa hartzen ikastearen garrantziari buruzko eleberri grafiko hunkigarria da.
Paco Rocaren “Memorias de un dibujante en pijama: el integral” komikian pijaman dagoen bere alter egoaren protagonista duten istorioak biltzen ditu, eguneroko bizitzari buruz duen ikuspegi berezia islatuz. Rocak berrogei urte inguruko gizon baten gorabeherak kontatzen ditu umorez eta behatzeko gaitasun handiz. Egun osoa pijaman etxean geratzeko amesten zuen protagonistaren betetako ametsa azaltzen du eguneroko egoerak ironiaz eta hausnarketaz beteriko eszena bihurtuz.
“El cubo negro”, Valentín Ramonen eleberri grafikoa da, zientzia-fikzioaren bidez Adimen Artifizialari eta gizateriaren etorkizunari buruz hausnartzen duen komikia da. Tessak IA global batek menderatutako mundu batean, bizirik iraun duten talde txiki batek hari aurre egitea eta gizateria salbatzea izango du helburu. Istorioak errealitate alternatiboak, konspirazioak eta makina hiltzaileak uztartzen ditu, irakurlea zati guztiak osatzera eta gizakiaren eta artifizialaren arteko mugak zalantzan jartzera gonbidatzen duen puzzle narratiboa da komiki hau.
“Itsasoaren ahutzak” Jon Alonsoren gidoia eta Adur Larrearen ilustrazioekin burututako komikia da. 1980an desagertu zen José Miguel Etxeberria, Naparra (Bakunin) izenez ezaguna zen Iruñeko errefuxiatuaren benetako kasuan oinarrituta dagoen fikziozko lana da. Benetako gertakari bat abiapuntu hartuta, egileek misterioz eta irudimenez jositako kontakizuna eraiki dute.
“Misericordia: siete maneras de morir” Jean Van Hammeren komiki honetan istorio grafiko bihurtzeko pentsatutako bost kontakizun independente biltzen dira. Egileak bere ohiko gaietako batzuk lantzen ditu bertan: traizioa, desira, zoria eta patuaren ironia. Umorea, intriga eta ustekabeko biraketak uztartzen dituen komiki honetan samurtasuna eta krudeltasuna, dibertigarria eta kezkagarria bezalako kontzeptuek hartzen dute protagonismoa.
“Cosas y más cosas” Axel Brechensauerren komikia da, eta inguruan ditugun objektuekin dugun harremanari eta horiek sortzeko, diseinatzeko eta esanahiz hornitzeko gizakiok dugun beharrari buruz hausnartzen du. Umore handiz eta ikuspegi oso bisualarekin, egileak diseinuarekin, estetikarekin eta filosofiarekin lotutako gaiak aztertzen ditu, formaren eta funtzioaren arteko harremanetik hasi eta objektuek gure zirrarekin duten loturaraino.