Iraileko musika nobedadeak
Hona hemen abuztuan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Bezperen dirdira” Lumi bikote lapurtarren bigarren albuma da. Bertan, alde batera utzi dituzte gitarra elektrikoak eta sintetizagailu modularrekin animatu dira. Kerobia “Hilak” albunarekin itzuli da. Taldeak, zortzi abestiren bidez, Lurretik etorkizun baten bila atera ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du. “Erregaia” Keia proiektuaren lehen diskoaren izenburua da, Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituena. Hainbat taldetan ibilbide luzea egin duen laukoteak hamar gaiko disko bat aurkeztu du bere estreinaldian. “Inertzia” Birkite Alonso kantautorearen bigarren lana da. 9 gaiz osaturiko diskoa da eta Idoia Hernandez Toledo “Hatxe” pianistaren lankidetza izan du. Nikotinaren “Nirbana” bigarren diskoak egunerokoan aurkitzen ditugun bidegabekeriei buruz hitz egiten du, gizarteko klase ezberdinen artean dauden ezberdintasunei buruz. Askatasunaren garrantzia bezalako gaiak ere jasotzen ditu. Dupla landa ingurune batean sortutako hiri musikako talde bat da. Bere proposamenean elektronika erritmo satirikoekin eta pop leloekin nahasten ditu. Hemen duzu zure lehen diskoa formatu fisikoan “Nahieran”. “Suerte” Sonakayren hirugarren diskoak 9 gai ditu guztira, eta horien artean 7 berezkoak eta 2 bertsio daude; zehazki, David Bowieren “Heroes” eta Luis Eduardo Auteren “Al alba”.