Irakurketa Erraza saioak: izen-ematea

Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia liburuaren irakurketa izango da euskarazko Irakurketa Erraza Taldearekin batera antolatuko den hurrengo ekimena.
Liburua elkarrekin irakurtzeko saioak apirilaren 15etik ekainaren 3ra bitarteko ostegun goizetan ospatuko dira, goizeko 10:00etatik 11:00etara bitarteko ordutegian.
Ekimenean parte hartu nahi baduzu, eman izena apirilaren 13a baino lehen hemen.
Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.