Irakurketa errazean sentsibilizatzeko eta prestatzeko jardunaldia KOLDO MITXELENA Kulturuneko profesionalentzat
Joan den ostegunean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiko profesionalentzako irakurketa errazean sentsibilizatzeko eta prestatzeko jardunaldia izan genuen.
Irakurketa Errazaren egitasmoak irakurketa demokrazia, eta irakurketaren bidez gizarteratzea ditu oinarri. Kontzeptu horren helburua da irakurgaiak eskuragai jartzea irakurtzeko eta ulertzeko arazoak dituzten pertsonei (biztanlegoaren % 30a). Irakurketa Errazak kolektibo horiei aukera ematen die irakurketaz eta kulturaz gozatzeko eta informazioa jasotzeko, edozein herritarrek dituen eskubideak direnez gero. Izan ere, irakurtzea plazer hutsa da eta ideiak, pentsamenduak eta esperientziak elkartrukatzeko balio du. Gainera, norberaren eta gizartearen ongizatea dakar.
Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostiako eta Gipuzkoako erreferentziazko liburutegi eta kulturune gisa, aukera du Irakurketa Errazaren apustuaren bidez, kolektibo berriengana iristeko, zerbitzu berriak eskaintzeko, kulturune publiko baten sozializazio maila zabaltzeko eta, baita ere, erabiltzaileei informazio eskuragarritasunaren irizpideak aplikatzeko.
- Kultura eta irakurketa demokrazia eskuragai.
- Irakurketa Errazaren kontzeptua. Nola garatu den Espainian eta Euskadin.
- IFLA delakoaren nazioarteko jarraibideak.
- Irakurketa Errazaren bezero izan litezkeenak eta liburutegian horiekin nola elkarreragin.
- Irakurketa Errazeko materialak, eta material horiek liburutegian nola tratatu.
- Irakurketa Errazeko elkarteak nola sortu eta koordinatu.
- Gizarte sinergiak : Irakurketa Erraza komunitatearen sortzaile.