Irakurketa errazeko elkarteak Liburutegian
Irakurketa Erraza (IE) izeneko egitasmoaren xedea da arreta bereziz prestatuak izan diren irakurgaiak, ikus entzunezkoak eta multimediakoak eskaintzea irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei, irakurri eta uler ditzaten.
Biztanleriaren % 30a har dezakeen gizatalde handi baten aurrean gaude, irakurketaz eta kulturaz gozatzeko eta informazioa jasotzeko material berezien funts bat behar duena.
KMko Liburutegiak 2014ko urrian inauguratu zuen zerbitzu hori, eta orduz geroztik Irakurketa Errazeko (IE) funtseko liburuak mailegatu zaizkie sistema hori ezagutzeko interesa zuen edonori.
IEko materialen maileguaz gain, iazko azken hilabeteetan Irakurketa Errazeko Elkarte bat eratu zen, desgaitasuna duten pertsonez osatua. Goienetxe Fundaziokoak dira, Donostiako Arrasate kaleko Garagunekoak dira eta ostiralero elkartzen dira 11:00 - 13:00 bitartean.
Otsailaren 19tik martxoaren 26ra bitartean bi elkarte berri izango ditugu gure artean, Irungo Gaumin argitaletxearen eskutik.Horietako bat, Legazpi 6 euskaltegian euskara ikasten duten pertsona helduez osatutakoa da, eta ostegunero elkartuko dira 11:45 - 12:45 bitartean. Beste taldea, berriz, Bagera Elkarteko pertsonez osatua, eta ostegunetan etorriko dira 10:30 - 11:30 bitartean.
{jcomments on}