Irakurketa Errazeko talde berriak euskaraz: asteazkenak arratsaldez
2023ko Euskarazko Irakurketa Errazeko taldeak: asteazkenak arratsaldez
2023ko neguan zehar, Irakurketa Errazeko euskarazko talde bat abian jarriko da Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian. Otsailaren 8tik martxoaren 29ra, astean behin bilduko da taldea 8 saiotan Irakurketa Errazeko Oscar Wilde idazlearen Cantervilleko mamua liburua elkarrekin irakurtzeko.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Taldean parte hartu nahi baduzu, eman izena otsailaren 8a baino lehen hemen: https://forms.gle/oDLXynqA5etKeB4F9
Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.