Irakurketa Errazeko taldeak euskaraz: ostegun goizez
2021eko udazkenean zehar, Irakurketa Errazeko euskarazko talde bat abian jarriko da Koldo Mitxelena Liburutegian. Urriaren 14tik abenduaren 2ra, astean behin bilduko da taldea 8 saiotan Irakurketa Errazeko "Nahid, nire ahizpa afganiarra" liburua elkarrekin irakurtzeko.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Taldean parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 14a baino lehen hemen.
Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.