Euskarazko Irakurketa Errazeko Taldean euskal kortsarioen abenturak
Koldo Mitxelena liburutegian euskarazko Irakurketa Errazeko talde berri bat hasi da. Sei astetan zehar, asteazkenero, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Bagera Elkarteko lagun talde bat elkartuko da “Ixtebe Pellot azken kortsarioa” izena duen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Irakurketa Errazeko Fernando Morillo Grande-ren bigarren liburuaren protagonista Ixtebe Pellot azken kortsarioa da, abenturazale eta dibertigarria.
Parte hartzaileak euskara ikasten ari diren pertsonak edo euskaraz irakurtzea zaila egiten zaien euskaldunak dira. Irakurketa Errazeko taldea euskara indartu, euskaraz hitz-eginez harreman berriak sortaraztea eta euskal kultura ezagutu eta gozatzea du helburu. Saioetan zehar dinamika ezberdinak egiten dira: liburua ulertzeko eta mintzamena suspertzeko intentzioarekin.
2017an Irakurketa Errazeko euskarazko bost talde egongo dira Koldo Mitxelena liburutegian. Bigarrena martxan dago eta gainerako hirurak iraila, urria eta azaroan izango dira.