Iraultza ostean: Irango artista garaikideak
2005/7/21 - 2005/10/1
Komisarioa: Octavio Zaya
Artistak: David Abir, Shoja Azari, Kouross Esmaeli , Shadi Ghadirian, Fariba Hajamadi, Y.Z. Kami , Elahe Massumi , Farhad Moshiri, Shahryar Nashat, Shirin Neshat, Seifollah Samadian, Sadegh Tirafkan
Testuak: Octavio Zaya
Muntaia: ARTEKA SL, Audiovisuales Laser AV ikus-entzunezkoa
Prentsa oharra:
Irango iraultza, mendetan iraundako Pahlavi erregimenaren diktadura ezabatu eta islamiar errepublikaren teokrazia boterera eraman zuena, bat etorri zen denboran globalizazio prozesuarekin, gerra hotzaren bukaerarekin eta postmodernismoaren hasierarekin Mendebaldean. Gaur egungo irandar produkzio artistikoa, bai Iran barnean bai erbestean garatutakoa eta bai diasporan bizi diren irandarren artekoa, bere testuinguruan kokatu ahal izateko, funtsezkoa da egoera hori gogoan izatea. Iranen 1979ko iraultza gertatu ondorengo ebakidura paradigmatikoa aintzat hartu behar dugun bezala, azaleratzen ari diren irandar artista askoren lana ulertzeko beharrezkoa da diasporaren esperientzia eta esperientzia transkulturala aztertzea.
Egiaz, irandar artisten gaur egungo sorkuntza lanak, bai Iranen barruan eta bai kanpoan, herrian izan dituzten gertaera sozial eta historikoak eta haien eragin kultural eta psikologikoa ulertu eta elkarrekin adiskidetu beharraren emaitza dira. Iraultza sozialak gizarte antolamenduaren egonkortasun ideologikoa eta sineste sistema desorekatzen duenean gertatzen den bezala, gizarte eta kultura aldaketaren bultzadak lehen lerroan jarri du identitatearen gaia. Horrelako aldietan arte eta kultura jarduerak asko ugaritu ohi dira, hain zuzen, hautsita eta zatituta gelditutako identitateak, kaosetik abiatuta, artistaren obran eta nortasunean antolamendu berri bat eraikitzen saiatzen direlako.
1979ko iraultzaz geroztik Mendebaldean zapalkuntzaren eta fanatismoaren marka lotu zaio Iranen irudiari. Irandar zinema berriak munduan lortu duen aitorpen handiarekin, ordea, ikuspegi dimentsio-bakar hori hausten eta aldatzen hasi da eta agerian jarri du hango kultura aberats eta emankorra eta gizartea aldatzen ari dela eta aldaketa sakonak nahi dituela. “Iraultzaren ostean” erakusketarekin, gaur egungo irandar artisten estetika eta haien kezkak, aniztasuna eta konplexutasuna aztertu nahi ditugu, eta, horrekin batera, ikus arteek zer leku eta garrantzi duten gizarte haren aldaketan; ikus arteek nola irudikatzen duten hango garapena, beraren kontraesan, tirabira, zalantza eta eskasiekin, eta zer harreman dituzten eta zertan bat egiten duten Iran barneko arte produkzioak eta diasporan eta erbestean garatutako arte irandarrak.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04