IraunBIZIbideragarritasunaren Gida
Bizitzen ari garen garai zail honetan lagungarria eta ispiratzailea izan daitekeen gida bat partekatu nahi dugu zuekin. Bizitza erdigunean jartzeko trikimailu eta erremedioen gida zoragarri honen egilea ColaBoraBora kooperatiba da.
Aldaketa garai honetan, aldatzea beharrezkoa dena gure denbora eta sorkuntza kudeatzeko moduak izan daitezke. Gida honetan hainbat ariketa proposatzen dira ikerketa pertsonal batean murgiltzeko eta gure sorkuntza eta kudeaketa ohiturak erreparatzeko.
Bertan hainbat pertsonen kontakizunak daude, hauek ere lagungarriak izan daitezke egoera zailetan bakarrik ez gaudela gogoratzeko eta elkarren lanak eta ohiturak ezagutuz, gureak ere aberasteko.
Zorionak eta mila esker! http://www.colaborabora.org
https://sostevidabilidad.colaborabora.org/eu/iraunbizibideragarritasuna/
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27