Ironia

2001/12/4 - 2002/2/2
Komisarioa: Ferran Barenblit
Artistak: Francis Alÿs, Ibon Aranberri, Marcel Broodthaers, Joan Brossa, Maurizio Cattelan, Wim Delvoye, Christian Jankowski, Jeff Koons, Zbigniew Libera, Javier Longobardo, Rogelio López Cuenca, Piero Manzoni, Juan Luis Moraza, Bruce Nauman, Antonio Ortega, Liliana Porter, Tere RecarensIbon AramberriMarcel BroodthaersJoan BrossaMaurizio CattelanWim DelvoyeChristian JankowskiJeff KoonsZbigniew LiberaJavier LongobardoRogelio López CuencaPiero ManzoniJuan Luis MorazaBruce NaumanAntonio OrtegaLiliana PorterTere Recarens
Testuak: Fernando Barenblit
Muntaia: Arteka
Prentsa oharra:
IRONIA
Ironia zerbait ezberdin, edo erabat kontrakoa ere, iradoki, ulertarazi edo adierazteko zerbait esateari edo egiteari ere deritzo batzuetan.
Linda Hutcheon ironiaren teoriko garaikidearentzat prozesu bukatu gabea da, esalearen adierazpenaren eta hartzailearen interpretazioaren artean gertatzen dena. Irekita geratzen den prozesua da, irakurketa eta interpretazio askori atea irekita uzten diena.
Ferran Barenblit erakusketaren komisarioak ironiaren esanahia argitzen du katalogoko testuan: " Zentzua eta zentzuz kontrakoa aldi berean; egia eta gezurra txanpon baten bi aurpegi bezala. Hori da ironia: zeinu bati irakurketa kode isil bat ematea, esplizituki esaten ari dena, agian, ezesten duena. Mekanismo horren bidez, ironiak arte obren irakurketak biderkatzen dituen bidea proposatzen du eta, aldi berean, sortzen duenarentzat ere ezinbesteko emaitzen prozesu apetatsua irekitzen du.
Ironia artearen historia guztian egon da, eta adibide ugari jar ditzakegu. XX. mendeko artean, dadaismoak eta surrealismoak Marcel Duchampen lana sartu zuten beren obretan, gaur egungo artegile askoren lanetan eragina izan duen eta haien lanak zipriztindu dituen ironiaren maisu paregabea izan zenarenak.
Kontraesanak, zirikatzeak, egoera absurduak, barregarriak, komikoak, tragikoak, satirikoak, eta abar, dira ironiak hartzen dituen kontzeptuetako batzuk. Era berean, artegile askok beren obretan aplikatu eta garatu dituzten ideiak ere badira. Gaur egungo arte sorkuntzan ironiak duen presentziak protagonismo handia hartzen du, arte eredu tradizionalak eztabaidatu egiten dituelako eta arte obraren izaeraren hausnarketa etengabe egiten duelako.
Ironia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Bartzelonako Joan Miró Fundazioaren artean ekoiztu duten erakusketa da, non jada erakutsi den. Erakusketak nazioarteko hamazazpi artegileren obrak aurkezten ditu, zeinek beren jarrera kritikoen bidez errealitatea islatu eta eztabaidan jartzen duten ikuspegi ozar eta garratz batzuetatik.
Barenblitek adierazten du mendez mende dagoela ironia ikusmenezko arteetan, baina gaur egun ezagutzen dugun bezala hirurogeiko urteetan formulatu zela. Horregatik Ironian artista garaikideen obrak hautatzeaz gain, lau artegile beteranoek, Marcel Broodthaers, Joan Brossa, Piero Manzoni eta Bruce Naumanek, orain dela berrogei urte egindako lanak hautatu dira.
Ironia da erakusketako obren izendatzaile komuna. Artegile bakoitzak hautatu du, lan metodo eta teknika ezberdinak erabiliz eta bakoitzak bere gaiak landuz, adierazi nahi dituen eduki ironikoak azaldu eta zabaltzeko era. Marcel Broodthaersek eta Joan Brossak, ironia finez, erakusten dituzte obrak, joko kontzeptual gisa, ikusmenezko poesia gisa. Bruce Nauman mistiko eta ironikoak, obra-mezua proposatzen du, esanahien joko bat gogorarazten duena. Juan Luis Morazak jendea partaide bihurtzen du eta kontzeptuen, hitzen eta arte erreferenteen esanahiekin ere jokarazten digu. Francys Alÿs, Wim Delvoye, Antonio Ortega eta Tere Recarens-en obrek absurduaren gaia aurkezten dute, zentzurik ez duten objektu eta proiektuak landuz edo proposatuz. Ibon Aranberri, Maurizio Cattelan, Jeff Koons, Zbigniew Libera, Javier Longobardo eta Rogelio López Cuencaren lanetan salaketa eta kritika sozial eta politiko bihurtzen da ironia. Christian Jankowsky eta Piero Manzonik artea zer den eztabaidatu nahi dute beren obren bidez. Liliana Porterrek, erlazio adierazgarri eta harrigarriak ezartzen ditu humore beltz handiz eta sekuentzialki.
Artegile horiek guztiek, gainera, osagai kritiko ezberdinen dosi handiak ere eransten dizkiete beren obrei, hala nola: probokazioa, humorea, ozartasuna, kitsch ikutua, xalotasuna, jolasa, iseka, zentzuz kontrakoa, kontraesana, harrigarritasuna, etab., ironiaren izaera urratzailea azpimarratu eta hanpatzen duten aspektuak.
Mari Fran Machín
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17