Irratiaren Munduko Eguna: Herri Irratia
Gaur Irratiaren Munduko Eguna ospatzen da, "Irratiaren hedapenaren mende bat munduan" lelopean
Irratiaren Munduko Eguna: Herri Irratia
2013an, Unescoren Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen otsailaren 13an Irratiaren Mundu Mailako Eguna izango zela, irratiak ezinbesteko komunikabide gisa duen garrantziaz kontzientziatzeko.
Zentzu honetan, aipamen berezia egin nahi diogu Herri Irratiari, 1961ean jaio zen orotariko irrati kateari. Loiolako Jesusen Lagundikoa zen eta sei emisorako sare batek osatzen zuen. Nagusiki gaztelaniaz emititzen zuen, baina programazioaren zati handi bat euskaraz zen.
Sarea honako hauek osatzen zuten: Herri Irratia Donostia, kate nagusia; Herri Irratia Loiola; Herri Irratia Eibar; Radio Álava; Loyola Media Bilbao eta Loyola Media Durango.
Frankismo garaian, Eliza Katolikoko kide izateak nolabaiteko askatasuna eman zien eta euskara erabiltzen zuten lehen irratiak izatea lortu zuten.
Hala ere, sortu zenetik, zailtasun ugari izan zituen, ez baitzen inolako talde mediatikoko kide, eta, gainera, eskualde-mailako beste irrati batzuen lehia gogorra ere bazuen.
1993an irrati batzuek katetik aldentzea erabaki zuten. Horrela, Bilboko Herri Irratiak bere aldetik jarraitu zuen Gotzaindegiaren eta jesuiten irrati katearen eskutik (Gasteiz, Donostia eta Loiola).
Azkenik, 2010ean, zailtasun ekonomikoak zirela eta, jesuiten irratia Noticias taldeari saldu eta Onda Vascan sartu ziren. Une horretatik hona, Radio Popular-Bilbo Herri Irratia izan da Herri Irratiaren irrati bakarra, eta Bizkaian baino ez da emititzen.
KMK liburutegiak Loiolako Herri Irratiari buruzko funtsa dauka, eta bertan, besteak beste, 1967tik 1994ra bitarteko programen transkripzioa jasotzen da. Ezagutu nahi duzu?