Irudien biblioteka, liburuen museoa: ikasgaien zikloa
Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak eta konfigurazioak izeneko erakusketaren barruan, KOLDO MITXELENA Kulturuneak hitzaldi sail bat eskaintzen ditu: Irudien biblioteka, liburuen museoa, Francisco Javier San Martinek koordinatua.
Titulu honekin ikasgaien ziklo bat proposatzen dugu testuaren eta irudiaren, liburuen eta arte objektuen, eta ikono birtualen eta fikzio literarioen arteko harreman garaikidea aztertzeko.
Jorge Luis Borgesek XX. mendeko literaturako bereizmen handieneko ikusizko alegoriak idatzi zituen; Joseph Kosuth eta antzeko artistek, berriz, ikusmen neurri egokiena duten testu proposamenak erakutsi dituzte. Hibridazioaren eremu oparo horretan kokatzen dira ziklo honetako hausnarketak.
apirilak 3, 19:30
Francisco Javier San Martín
Borrado. Una estética de la desaparición (gaztelaniaz)
«Xaflarik eta kirtenik gabeko aiztoa» izeneko Lichtenbergen proposamenetik Ceal Floyeren Goldberg Variation obraraino, Robert Rauschenbergen Erased De Kooning Drawing lan ospetsutik pasatuta, ibilbide bat sortzen da seinaleen murrizketan barrena, existitzen denaren ezabatzean barrena, artista batzuek, esanahi berriak adierazteko, proposatu duten bezala.
apirilak 10,19:30
Patricia Mayayo
Fabulaciones femeninas: autoficción y reescrituras artísticas del Yo en el siglo XX (gaztelaniaz)
XX. mendeko emakume artisten genealogia batean autofikzioak eta Niaren fabulazioek izan duten rola aztertuko da hitzaldi honetan, Loïe Fuller eta Maruja Mallo abangoardiako sortzaileekin hasi, eta garaikideagoak diren Lynn Hershman eta Ana Laura Aláez artistekin amaitzeko. Beste gai batzuen artean, hauek aztertuko dira: genero diaristikoarekiko harremana, interpretazio psikobiografikoen aurrean autofikzioa erabiltzea erresistentzia estrategia gisa, edo dandismo femeninorako aukera.
maiatzak 8, 19:30
Ismael Manterola
Idazleen erretratuak (euskaraz)
Hitzaldiaren helburua artea eta literaturaren arteko harremana aztertzea da, eta, horretarako, modernitatearen hasieratik pintore, eskultore eta argazkilari batzuek idazleei egin dizkieten erretratuak erabiliko dira.
maiatzak 15, 19:30
Francisco Javier San Martín
Bibliotopía. Libros como material artístico (gaztelaniaz)
Hitzaldi honetan ez da liburuen erakusketak gaia aztertuko, liburuak erakusketetan baizik. Irakurketaren funtzionalitatea baztertu eta arte guneetako ikusizko material bihurtzen diren liburu eta agiriak; ohiko izaera pribatua baztertzen dutenak, konnotazio eta esanahi berriez osatutako erakusketa gune publiko batean sartzeko.
Francisco Javier San Martín historialaria eta arte kritikaria da, eta XX. Mendeko Artearen Teoria eta Historiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu XX. mendeko arteari buruz. Horien artean nabarmentzekoak dira artearen eta argazkilaritzaren arteko harremanei, Italiako futurismoari, eta Marcel Duchamp, Piero Manzoni eta Jorge Oteiza artistei buruzkoak.
Patricia Mayayo Artearen Historiako irakasle titularra da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bere ikerkuntza alorrean hainbat lan eremu gurutzatzen dira: emakumeen historia, feminismoaren eta queer mugimenduaren historiografia, eta praktika artistiko garaikideen azterketa. Besteak beste, liburu hauek idatzi ditu: Cuerpos sexuados, cuerpos de (re)producción (Bartzelona, UOC, 2011), Frida Kahlo. Contra el mito (Madril, Cátedra, 2008), Historias de mujeres, historias del arte (Madril, Cátedra, 2003), Louise Bourgeois (Hondarribia, Nerea, 2002) y André Masson: Mitologías (Madril, Metáforas del Movimiento Moderno, 2002). Juan Vicente Aliagarekin batera komisario lanak egin ditu erakusketa honetan: Genealogías feministas en el arte español: 1960-2010 (Leon, MUSAC, 2012ko ekainetik 2013ko urtarrilera).
Ismael Manterola Ispizua Artearen Historian lizentziatua Valentziako Unibertsitatean. Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Hermes y los pintores vascos de su tiempo tesiarekin. Artearen Historiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, arteari buruzko kritika idatzi izan du Berria egunkarian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian.{jcomments on}