Irulegiko aztarnategia, iraganerako eskua
"Gipuzkoako Historiako Pasarte Ezezagunak" zikloaren barruan

Irulegiko aztarnategia, iraganerako eskua
Martxoaren 11n Gipuzkoako Historiako Pasarte Ezezagunak zikloarekin egingo dugu topo berriro, oraingoan, Irulegiko aztarnategia, Burdin Arotik Erdi Arora izenburupean. Aranzadi Zientzia Elkarteak hamabost urte daramatza Irulegiko aztarnategi arkeologikoa ikertzen, 2007tik 2017ra Erdi Aroko gazteluan eta 2018tik gaurdaino Baskoien Burdin Aroko herrixka gotortuan. Orain arte dakigunaren arabera, eta aperitibo gisa, lau fase izateaz gain, honako titularrak aurki ditzakegu:
- Irulegiko mendian duela 3200 urte inguru bizi izan zen, duela 2100 urte arte, K. a. I. mendea arte.
- Azken herrixkari eraso egin zioten Sertoriar Gerre
- Irulegiren eskuari esaten da baskoiz idatzitako lehen testua duen brontzezko lehen elementua dela.
Xehetasun guztiak eskaintzeko, Mattin Aiestaran de la Sotilla izango dugu, EHUn Historian graduatua eta Arkeologia eta Geologia masterra duena, 2026tik Aranzadiko kidea eta 2017tik Irulegiko arkeologia zuzendaria.
Honetaz guztiaz gozatu ahal izango dugu KMK - Ekitaldi Aretoa, Santa Teresa Komentuan, 19:00etatik aurrera, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak parte hartzen duen Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak hitzaldi-zikloari esker.