Irving Wallace (1916-1990)
Irving Wallace Estatu Batuetan jaiotako nobelagile, kazetari eta zinema gidoilaria izan zen eta arrakasta handia lortu zuen idatzi zituen eleberriengatik, pantaila handira ere eramanak izan baitziren horietako asko, hauexek adibidez: The Seven Minutes, The Man, The West Point story, The Chapman Report, SplitSecond etaThe Prize.Beste film hauetan ere parte hartu zuen gidoigile modura: Bad for Each Other, The Gambler from Natchez eta Bombers B-52.
Kazetaritzan hasi zen lanean, baina Bigarren Mundu Gerrak First Motion Picture Unit delakoaren buru izatera eraman zuen eta Ronald Reagan, Frank Capra eta Jon Huston bezalako izen ospetsuekin dokumentalak egin zituen.
Lan aipagarrienen artean honako hauek azpimarratu behar dira: The Chapman Report, The Three Sirens, The prize, The Sunday Gentleman, The word, The R Document -azkeneko bi horiek telebistara egokituak-, The Second Lady, The Seventh Secret , The Celestial Bed, The Golden Room eta The Guest of Honor.
Nobelagile hori hil zela 25 urte betetzen direnean, KOLDO MITXELENA Kulturuneak gonbidatzen zaituzte haren obra ezagutzera.