Isaac Asimov

Isaac ASIMOV, 1920-1992
Errusiar jatorriko biokimikako irakaslea Bostongo unibertsitateko Medikuntza fakultatean eta idazlea izan zen. Bere jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan bere obra eskerga ekartzen dugu gogora. 500 liburu eta berak idatzitako 9.000 gutun jasota geratu dira. Zientzia fikzioa, historia eta dibulgazio zientifikoa landu zituen maisutasunez. Robotikaren legeak berak finkatu zituen. Bitxikeri moduan esan daiteke 1981 eridendako asteroide bati Asimov izena eman ziotela.