Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea
Luz Brotoren esku-hartze artistikoa
Urriaren 10etik 22ra Luz Brotok proposatutako interbentzio artistikoa egingo da Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. Interbentzio horren bidez indargabetu egingo da, aldi baterako, liburutegian isiltasuna mantentzeko indarrean dagoen erabilera araudia.
Proposamen hau Entzumen-behatokia izeneko programaren eskutik dator, DSS2016ren barruan. Programa bost soinu interbentzioz osatzen da, bakoitza bere kokapen zehatzarekin lotuta. Luz Brotorena bosgarrena da eta, oraingoan, ez dira soinuak proposatu liburutegiaren espaziorako, isiltasunarekin eta isiltasuna gordetzeko ezarrita dauden arauekin jokatu nahi izan baita. Luz Brotoren interbentzio hau Azkuna Zentroa lankide duela Eremuak-ek lagundutako Entzute Kritikoa mintegiaren parte da.
Luz Brotoren lanak bertan ematen diren dinamika sozialekin lotuta ulertzen du espazioa.Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian proposatutako egoerak espazio horren inguruko irakurketa desberdina egitera gonbidatzen gaitu, bertako kodeak eta kontsentsuak irakurgarri eginez.Proposamen hau espezifikoki sortu da Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegirako, bertako zuzendaritzarekin eta lan-taldearekin harremanetan.Luz Brotok antzeko lanak egin izan ditu, espazio bateko ohiko funtzionamendua nabarmen aldaraziz: adibidez, Salir del aula (Institut Dr. Puigvert, Bartzelona, 2016), non ikasle talde batek gainerako hezkuntza komunitateari proposatu baitzion egun batez irakaslerik gabe egotea institutuan, edo Durante la exposición el centro permanecerá abierto (Centre d’art Lo Pati, Amposta, 2015), non arte zentro batek bere ateak zabalik mantendu baitzituen, ixteko ordua igarota ere, ohiz kanpoko beste erabilera batzuk ahalbidetuz. Nozio trukea erabiltzen du askotan: itxia eta irekia, publikoa eta pribatua, edo betikoa eta berria.Liburutegia, ikuspegi akustikotik, tentsio horri lotuta dago etengabe. Izan ere, paradoxa konplikatu bati egin behar dio aurre: hiri ingurunearen zaratari eta zalapartari hertsiki lotuta dagoen espazio publiko batean pribatutasuna eta intimitatea ahalbidetzea.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke liburutegiko mostradoreetan eta interbentzioak irauten duen bi asteetan Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian egongo diren bitartekaritza langileen bidez.
EGUTEGIA
Urriak 10, 12:00etan, Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko sarreran.
Proposamenaren inaugurazioa. Bertan egongo dira Luz Broto artista, Mikel R. Nieto, Entzumen-behatokiko komisarioa, eta Pablo Berástegui, Donostia 2016ren zuzendari nagusia, eta Francisco Javier López Landatxe, Koldo Mitxelena Kulturuneko arduraduna eta Mari Jose Telleria Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.
Urriak 10-15,astelehenetik ostiralera 8:30 - 20:30 eta larunbata 8:30 - 14:00.
Liburutegiko isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetu egingo dira eraikinaren eskuinekohegalean.
Urriak 17-22, astelehenetik ostiralera 8:30 - 20:30 eta larunbata 8:30 - 14:00.
Liburutegiko isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetu egingo dira eraikinaren ezkerrekohegalean.
Urriak 24, 19:00etan,Koldo Mitxelena KulturunekoGanbaran.
Proiektua nola garatu den eta izan dituen inplikazioak aurkeztu eta baloratuko dira. Parte-hartzaileak: Luz Broto, José Luis Espejo eta Mikel R. Nieto, Entzumen-behatokiko komisarioak, proiektuaren produkzioan inplikatutako beste pertsonak (Koldo Mitxelena Kulturunea eta DSS2016EU). Beren esperientzia eta proposamenaren inguruko iritziak konpartitu nahi dituzten erabiltzaileek ere parte har dezakete.