Itsas-burni

Itsasoa eta burdina; bi elementu horiek erabateko presentzia izan dute betidanik artista honen lanean. Ezaugarri hori agerian geratuko da erakusketa honetako lanetan er,: burdinezko 12 eskultura txiki, 18 lan grafiko eta 12 serigrafietan.
Horrez gain, beira-arasa luze bat aurkituko dugu erakusketan. Han, erakusketaren osagarri gisa, artistaren ibilbide estetikoren mugarri nagusiak daude ikusgai. Han bildutako katalogo, argazki, maketa eta eskultura txikiek egoera intimo batean kokatuko dute ikuslea: obra, biluzik, bilakaera etengabean dabilen sorkuntza unibertso baten zati gisa aurkituko du; horrekin batera, eskultura publiko batzuen muntaketaren memoria eta arte ibilbide horretan artistak topatutako lagun eta adiskideen oroitzapena azalduko da.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17