Itxiko dugu, baina ez gara joango.
Urtero bezala, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia jendearentzat itxita egongo da abuztuaren 8tik (astelehena) abuztuaren 20ra arte (larunbata), biak barne.
Bi aste horietan egingo ditugu urteroko inbentarioa eta urtean zehar egin ezin diren lanak : garbiketa orokorra, instalazioen errebisioa, etab.
Erakusketak irekita egongo dira asteartetik igandera bitartean, 10:00etatik 20:00etara.
Liburutegian zuen zain egongo gara abuztuaren 22tik aurrera!