Itziar Okariz berrirakurtzen
Irakurketa erdigune duen zikloa da Berrirakurtzen. Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik? Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizuna, duela hilabete astindu zintuena, ausaz topatu zenuena, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituena... Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean.
Ziklo honen barruan, osteguna urriak 30ean, Itziar Okarizen txanda izango da.
Itziar Okariz artista da. Pintura eta eskulturan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere azken lanak argazkilaritza eta performancean murgildu dute. Irrintzi, Txaloak edo Contrariwise dira azken lanetako batzuk.
Bere performancetako bat Virginia Wolfen testu batetik abiatzen da: artistak Gela bat norberarena liburuko bigarren kapituluko lehen lerroak irakurtzen ditu, pixkanaka, zati txikiak kenduz, bide batez funtsa indargabetuz eta perspektiba berriak nabarmenduz.
Itziar Okarizek, Gela bat norberarenaren berrirakurketa egingo digu ostegunean urriak 30, arratsaldeko 7:30etan, Erakustaretoan.