Izarrak Zinemaldian
Aste honetan, 64. Zinemaldia dela-eta, Donostian hainbat izar izango dira, hala nola Sigourney Weaver, Ethan Hawke, Ewan McGregor eta Richard Gere. Badakigu ez direla Liburutegira etorriko, gustatuko litzaiguke, baina. Nolanahi ere, gure gonbita luzatu nahi dizuegu gurera etor zaitezten izar horien film batzuen proiekzioak ikustera. Gainera, larunbatean, Jacques Beckerren zinemaren film bat ikusteko aukera izango dugu, jatorrizko bertsioan, aurtengo Zinemaldiak atzera begirako bat eskainiko baitio zuzendari horri.