Izkutukoak : Andrea Ganuza

Erakusketa Komikigunean
2018/05/04-2018/06/01
Astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Aurkezpena maiatzaren 4an 19:00tan Andrea Ganuzarekin.
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa. Martxoa eta apirilean zehar Ikurs (M) Zeberioren lanak ikusi genituen eta oraingoan berriz, Andrea Ganuza ezagutzeko aukera izango dugu.
Andrea Ganuzaren lanak patroi sozio politikoen aurka borrokatzen duten banakako eta kolektiboen arazoen inguruan hausnartu egiten du. Politikoki egokia denaren inguruko galderak planteatzen dizkigu, honetarako komiki autobiografikoa eta umore beltza askatasun, lorpen eta ikasteko tresna moduan erabiliz.
Andrea Ganuza
Andrea Ganuza KMko katalogoan