Izkutukoak: Bruno
Izkutukoak zikloa
Bruno Ibañez Lozano erakusketa
Komikigunean, astelehenetik ostiralera
11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Aurkezpena ekainaren 29an 19:00tan Bruno Ibañezekin.
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa. Martxoa eta apirilean zehar Irkus (M) Zeberioren lanak ikusi genituen, maiatzean Andrea Ganuzarenak eta uztailean berriz, Bruno Ibañezenak.
Brunok komikia analogikoki lantzen du, korronte digitalari kontra eginez. Kultura animistaren influentzia, eta naturari eta filosofiari ematen dion garrantzia islatu egiten du bere unibertsoan. Underground mugimendutik edaten duten naive estiloko irudiak textu satirikoekin ederki elkar lotzen ditu.
Brunoren web orria
Bruno KM katalogoan