Izkutukoak: Hijos acabados

Hijos Acabados erakusketa
Azaroak 8-30
Komikigunean, astelehenetik ostiralera
11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Aurkezpena azaroaren 8an 19:ootan
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea izan du helburutzat. Horretarako sortu genuen Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa. Martxoa eta apirilean zehar Irkus (M) Zeberioren lanak ikusi genituen, maiatzean Andrea Ganuzarenak, uztailean Bruno Ibañezenak eta irailean berriz, Rosacarmen bikotearenak.
Erakusketa zikoa amaitzeko Hijos Acabados erakusketa izango dugu ikusgai azaroan.
Hijos Acabados Paula Estévez (Donostia 1984), Mikel Larraioz (Iruñea 1981) eta
Maite Caballerok (Donostia 1984) egiten duten aldizkariaren izena da. Hiru marrazkilari hauek, aldizkari hau egiteaz gain, kolektibo bezala Guillotina autoedizio azoka ere antolatzen dute.
2016an Paula, Mikel eta Maitek beraien lana eta gustuko zituzten beste egileena ere argitaratzeko asmoarekin, Hijos Acabados komikia eta marrazkiaren inguruko aldizkaria sortzea erabaki zuten. Dena den, bertan disziplina desberdinak elkartzen dira: kazetaritza artikuluak, galdeketak, olerkiak, argazkiak.... eta denek dute zerbait amankomunean: ez ohizko lenguaien erabilpena eta porrotaren inguruko gaien ikerketa.
Hijos acabados Facebooken eta Instagramen