Izkutukoak: Rosacarmen

Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa. Oraingoz artista hauen lanak ikusi ditugu: Irkus (M) Zeberio martxoan, Andrea Ganuza maiatzean eta Bruno Ibañez uztailean.
Rosacarmen Ane Zaldibar (Donostia, 1981) eta Inés Sánchezek (Valladolid, 1984) osatzen dute. Bi artista hauen lanek osatuko dute Izkutukoak zikloaren hurrengo erakusketa Komikigunean, irailean.
Rosacarmen kolektiboa argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohizkoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte teknika ezberdinak uztartuz: serigrafia, fotokopia, edo risografia esate baterako.
Erakusketaren irekiera festa: irailaren 6an 19:00tan Komikigunean (Errege-erregina Katolikoak, 16. Donostia).
Erakusketa: irailaren 6tik 28ra. Astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Rosacarmen